> Sala de prensa > Aldundiak 8.854 Kultura Bonu jarriko ditu salgai

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Aldundiak 8.854 Kultura Bonu jarriko ditu salgai

Astelehenetik, aurrera 8.854 Kultura Bonu jarriko ditu salgai Gipuzkoako hogei herriko 51 dendetan. Honako herri hauetan, hain zuzen: Donostia (19 denda), Arrasate (1), Villabona (1), Hernani (1), Zarautz (2), Tolosa ( 1), Mendaro (1), Irun (4), Eibar (2), Oñati (4), Andoain (1), Lazkao (1), Oñati (4), Soraluce (2), Elgoibar (1), Beasain (1), Ordizia (1), Errenteria (4), Zumarraga (1), Orio (1), Mutirku (2).

Kanpainarekin bat gin duten dendek bereizgarri bat izango dute. Bonua erositako dendan berean erabili beharko da bonua urtarrilaren 15-a baino lehen.

Oraingo honetan, bi bonu mota egongo dira: bata, euskarazko liburuak, diskoak eta DVDak erosteko, eta, bestea, beste hizkuntzetakoak erosteko. Aldundiak 8.854 bonu jarriko ditu guztira herritarren eskura, horietatik 3.542 euskarazko produktuetarako, eta 5.312 beste hizkuntzetakoetarako; izan ere, aurreko bi urteetan, gaztelaniazko bonuak oso egun gutxitan agortu ziren eta, euskarazkoekin, berriz, arazo gehiago izan ziren.  Gaztelaniazko bonu kopurua handiagoa denez, deskontua pixka bat txikiagoa izango da. Horrela,  bonuaren prezioa 20 euro izango da bi kasuetan, baina euskarazko materialak erosterakoan 12 euroko deskontua egingo da, eta gainerako hizkuntzetakoak erosterakoan, berriz, 8 eurokoa.

Bonuak salgai egongo dira liburuak, musika edozein euskarritan eta filmak saltzen dituzten Gipuzkoako dendetan, betiere kanpaina honi atxikitakoetan. Kanpainarekin bat egin duten saltokiei eskerrak eman nahi dizkiet. Kulturaz gozatzeko nolabaiteko “sukar” kutsakorra sortzen da egun hauetan, eta urte guztira zabaltzea nahiko genuke. Lortu nahi dugu bonua ahalik eta pertsona gehienek baliatu ahal izatea, eta Gipuzkoa osoko hurbileko merkataritza bultzatzea. Halaber, euskarazko eta gaztelaniazko produktuetarako bonuak bereizi ditugu, euskarazko kulturaren kontsumoa bermatzeko. Izan ere, kulturaren salmenta sustatzeaz gain, euskal kulturaren ekoizpena eta sorkuntza ere bultzatu nahi ditugu, esan du Itxasok.

Ekimen honen helburua da herritarrei laguntzea kultur ondasunak eta produktuak -liburuak, diskoak eta DVDak- eskuratzen, ongizate eta gizarte kohesioaren eredua kulturaren inguruan sendotzen, kultur sektoreko enpresak indartzen, eta eredu kultural jasangarriago, parte hartzaileago eta eraldatzaileago bat lortzeko bidean aurrera egiten. Bonuarekin ezingo dira testuliburuak, ikasketa liburuak eta liburu profesionalak erosi.

Eguberriei begira, kulturarekin gozatzea sustatu, saritu eta fidelizatu nahi da, eta liburu denda eta disko dendek osatzen duten merkataritza eta banaketa sarea indartu eta babestu, izan ere, kultur produktuen eskaintza zabala eskaintzen dute, bizi garen gizarte moderno eta kulturaniztun honi dagokion bezala azaldu du Itxasok.

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Error: Any articles to show

Jarduerak

Gipuzkoako Artxibo Orokorrak klimatizazioa hobetzeko obrei ekingo die

Denis Itxaso Kultura diputatuak eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak gaur aurkeztu dituzte Tolosan kokatzen den Gipuzkoako Artxibo...

Gipuzkoako Artxibo Orokorrak klimatizazioa hobetzeko obrei ekingo dieGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.