> Museoak eta ondarea > Museoak eta ondarea > Balenciaga ibiltokia

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Balenciaga ibiltokia



Iritsi da azkenean. Cristobal Balenciaga jostunaren bikaintasuna, sormena eta zorroztasuna ikusgai daude bere lana ondoen laburtzen duen desfilean. Balenciaga Museoa Getarian dago, jostun handia jaio zen herrian. Bi eraikin ditu arkitektura obra handi honek: Aldamar Jauregi historikoa, eta beste eraikin berri bat aldamenean, Balentziagaren bildumako zati garrantzitsu bat biltzen duena.

Aldamar Jauregian aldi bateko erakusketak biltzen dira, eta horrez gain, Cristobal Balenciagaren Dokumentazio Zentroa dago bertan. Jauregi horren aldamenean egindako eraikin berrian, berriz, gipuzkoar diseinatzailearen 90 pieza aukeratu daude ikusgai, jantziak eta osagarriak tartean, sei eremu tematikotan banatuta: 'Hasiera', 'Eguna', 'Koktela', 'Gaua', 'Emaztegaiak' eta 'Funtsezko Balentziaga'.

Cristobal Balenciaga Fundazioarenak dira obra guztiak. Fundazio horrek 11200 piezako bilduma  dauka, bakarra munduan. Bilduma horretako pieza asko pertsona ospetsuek eman dituzte: Mona Von Bismarck, Bunny Mellon, Patricia López Wilshaw, Barbara Hutton, Rethy printzesa, Grace Kelly, Madame Bricard edo Belgikako Fabiola Erreginak, besteak beste. Hain zuzen ere, Belgigako erreginaren ezkon-jantzia bildumako izarra da, eta ikusgai dago museoan.

Cristobal Balenciaga, Getaria, 1895. Diseinatzaileak aurrea hartu zion bere garaiari. Perfekzionista, sortzailea, berritzailea eta oso teknikoa zen. Coco Chanelek berak dioenez, Balenciaga “gai zen jantzi bat hasieratik amaierara diseinatu, moztu, muntatu eta josteko”. Christian Diorrek ere hitz onak baino ez zituen izan gipuzkoar diseinatzailearentzat, eta “goi mailako joskintzaren arkitektoa” zela esan zuen. Zenbait urtez Donostian ikasten aritu ostean, Balenciagak Parisera egin zuen jauzi. Besteak beste, Greta Garbo eta Marlene Dietrich izan zituen bezero han. Moda berria, silueta berria, sortu zuen, emakumearentzat, eta diseinu ahaztezinak egin zituen: tonneau sorta (1947), baloi formako gonak (1953), tunikak (1955), zaku formako soinekoa (1957) eta baby-doll ezaguna (1958), esaterako.

Sorkuntza tailerrak

Ostegun honetan, hilak 21, Ciristobal Balenciaga Museoaren bokazio didaktikoa erakusten duen 'Sortu zure zetazko zapia' tailerra hasiko da, 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Tailer berbera uztailaren 28an errepikatuko da helduentzako. Horren ondotik beste hiru tailer izango dira: 'Bi zapi, jantzi bat' (abuztuaren 4ean eta 5ean, helduentzat bakarrik), 'Zure jantziak dekoratu' (abuztuaren 11n haurrentzat eta 18an helduentzat) eta 'Sortu zure txapela' (abuztuaren 25ean haurrentzat eta irailaren 1ean helduentzat). Informazio gehiago eta izen-ematea: 943 00 88 40 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

balenciag-1.jpg balenciag-2.jpg balenciag-3.jpg balenciag-4.jpg balenciag-5.jpg balenciag-6.jpg balenciag-7.jpg balenciag-8.jpg balenciag-9.jpg

AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Organoak Plazara Usurbil eta Zumaiako organoak ezagutzeko txango

Organoak Plazara ekimenaren barnean Aldundiak Musikenerekin batera azaroaren 23an, larunbata, Usurbil eta Zumaiako organoak ezagutzeko txango bat antolatu...

Organoak Plazara Usurbil eta Zumaiako organoak ezagutzeko txango bat antolatu duGehiago ikusi

Zinema

Elías Querejeta Zine Eskolak fokua jarriko du Andréi

Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) berriro hartuko du bere programa publikoa datorren abenduaren 6an Andréi Tarkovskiren lezio galduak...

Elías Querejeta Zine Eskolak fokua jarriko du Andréi Tarkovskiren lezio galduetanGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.