> Museoak eta ondarea > Erakusketak > Emakumeak eta itsasoa. Erakusketa berria Untzi Museoan

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Emakumeak eta itsasoa. Erakusketa berria Untzi Museoan

Museoak berak produzitutako aldi baterako erakusketa honek emakumeek historian zehar itsasoarekin izan duten harremana jakinarazten dio jendeari, antzinatik itsas munduaren imaginarioan eta mitologian bete zuten lekua ahaztu gabe. Erakusketak gaiaren hurbilketa bat eskaintzen du, ikuspegi orokorretik abiatuta, baina arreta berezia jarriz Euskal Herriari dagokionez.

Emakumeen eta itsasoaren arteko harremana sakona eta modu anitzekoa izan da historian zehar. Itsaso ekonomiari dagokion esparruan emakumeek beren ahalegin eta antolakuntza ahalmenaren ekarpena egin dute mendeetan zehar. Beren lanak gizarte izaerako alor garrantzitsuak bete ditu komunitate arrantzale eta itsastarretan. Itsaso eginkizunetan emakumeen parte hartzearen garrantzia eztabaidaezina izanik ere, bere ekarpena aintzat hartzean, ordea,  gabezia dagoela ezin da zalantzan jarri.

Antzinatik datozen, eta batzuek oraindik ere irauten duten, mito eta sineskeria ugarik bermatzen dute emakumeen lotura itsasoarekin. Taburik zabalduenetakoa emakumeek ontzi barruan ekar zezaketen zori txarrarena zen eta, hala ere, han zeuden XVI. mendean Ameriketara bidean abiatzen ziren itsasontzietan.

Laguntzaile bezala edo gizonezkoen arropaz jantzita –beren emakume izaera ezkutatzeko– edo, pirata legez bai eta ere, ibili dira emakumeak itsasoan. Ezin da ahaztu, ez eta ere, emakumeen parte hartzea ontzigintzako negoziotan, kortsario jardunean eta arrantzaldietan.

Emakumeen lana funtsezkoa izan da portuetan eta arrantzan. Portuetan batelari, zirgari eta kargaketari lana destajuz egiteaz gain, komunitate itsastarretan, etxe eta familiaren zaintza eta etxeko ekonomia batzen saiatzen ziren lan ezberdinekin: marisko lana, arrantzako arteen mantenua, arrainaren deskarga, enkantea eta salmenta, kontserba fabriketako eskulana…

Gizarte aldaketekin erronka berriak sortu dira emakumeek eragotziak zeuzkaten lan eta kirol jardueratara guztiz inkorporatzeko. Orain merkataritza nabigazioan eta armadetan daude; enpresa eta kofradien kudeaketan postu garrantzizkoetan daude eta bela, surf edo arraun lehiaketetan gogotsu hartzen dute parte.

Erakusketaren komisarioak José Mª Unsain eta Soco Romano dira, eta EHUko irakaslea den Olga Macíasen aholkularitza historikoa izan dute.  Elena Odriozolak –Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala 2015– ere parte hartu du, berak egin baitu erakusketaren diseinu grafikoa.

Erakusketan grabatuak, margolanak, argazkiak, zinopariak, material arkeologikoa, jantziak, kartelak, liburuak, foiletoak, garaiko aldizkariak, panel informatiboak eta ikusentzunekoak ikusgai daude. Material hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko fondoetatik datoz hein handi batean, Koldo Mitxelenakoak edota Gordailuan gordetzen diren urteen zehar Untzi Museoak berreskuratu dituen materialak. Beste hainbat erakundek ere maileguan utzitako piezak daude: San Telmo Museoa, Bilboko Euskal Museoa, Kutxa Fundazioa, Arabako Arte Ederren Museoa, etab. Bilduma partikularretatik datozen obrak ere erakutsiko dira. Besteak beste, egile hauen obrak izango dira ikusgai: Aurelio Arteta, Julio Caro Baroja, Ramón de Zubiaurre, Darío de Regoyos edota Dora Salazar.

Erakusketa atal tematiko hauetan egituratzen da:

-        Itsaslaminak, birjinak eta sorginak

-        Emakumeak eta itsasontziak

-        Piratak eta kortsariak

-        Portuko lanak: batelariak, kargaketariak eta zirgariak

-        Arrantzaren inguruan

-        Itsasoko bainuak

-        Uretako kirolak

Erakusketa DSS2016EUko programazioko Elkarrizketak lerroaren barnean kokatzen da.

Erakusketak Kutxa Fundazioaren babesa du.

DATU PRAKTIKOAK:

Erakusketaren datak: 2016ko urtarrilaren 29tik azaroaren 19ra.

Ordutegia:

Asteartetik larunbatera: 10-14 / 16-19

Igande eta jaiegunetan: 11-14

Astelehenetan itxita

Tarifak:

Sarrera orokorral: 3,00 € Ikasleak eta jubilatuak: 1,50 €

Sarrera dohainik 14 urtetik beherakoentzat Ostegunetan, sarrera doan

Bisitaldi gidatuak eta programa didaktikoak: taldeei zuzenduak. Talde bakoitzaren beharretara egokitutako bisitaldi gidatuak.

Programaturiko jarduera osagarrriak:

-  Emakume Langileen Nazioarteko Egunagatik tailerra: Marisa Egañak gidatuko du familientzat zuzenduriko sormena tailerra. 2016ko martxoaren 12a, larunbata.

-  Ilustrazio tailerra: erakusketaren diseinu grafikoa egin duen Elena Odriozola ilustratzaileak zuzendurikoa. 2016ko maiatza.

-  Kafe-solasaldia Emakumeak eta itsasoa erakusketaren inguruan. 2016ko maiatza.

-  Dantza emanaldia: Pasaiako bateleren omenez. 2016ko maiatza. Untzi Museoaren 25. urteurrenarekin batera.

-  Tailer pedagogikoa Maskulinoa/Femeninoa. Sirenak eta itsasgizon zailduak. 2016ko ekaina-iraila.

AddThis Social Bookmark Button
 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Jarduerak

Sinphonia Phantasma KOLDO MITXELENA Kulturunean

Sinphonia Phantasma izenburu daraman emanaldiak, Sipo Phantasma pelikularen proiekzioa eta Joserra Senperena eta Ignacio Bilbaok zuzenean jotzen duten...

Sinphonia Phantasma KOLDO MITXELENA KulturuneanGehiago ikusi

Zinema

Tabakaleran kokatuta egongo den Zine Eskola berria

Denis Itxaso lehen diputatu nagusiorde eta Kultura diputatuak gaur ezagutarazi ditu Tabakaleran sortuko den zine eskola...

Tabakaleran kokatuta egongo den Zine Eskola berriaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.