> Letrak eta ideiak > Liburutegiak > Daniel Urrabieta Vierge

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Daniel Urrabieta Vierge

Daniel Urrabieta Vierge XIX. mende amaiera eta XX. mende hasiera arteko marrazkilari bikaina izan zen. Bere aiton-amonak Gipuzkoatik Madrila joan ziren bizitzera, eta han jaio zen bere aita, Vicente Urrabieta, madrildar elkarte artistikoetan gailendu eta seme-alabei marrazkiarekiko zaletasuna finkarazi ziena. 18 urte zituenean Parisa alde egin zuen eta han lortu zuen ilustratzaile ospea. Amaren abizena hartu zuenetik aurrera, Daniel Vierge izenez ezagutu zuten. Parisen ibilbide artistiko azkarra hasi zuen, eta mundu mailan egin zen ospetsu, bere lagun eta miresleetako batek, Victor Hugok, adore emateari esker, besteak beste. Hogeita hamar urterekin jasan zuen hemiplegiak ere ez zuen Daniel menderatu, ezkerreko eskuaz marrazten ikasi baitzuen, eskuinekoarekin zuen trebezia bera erakutsiz. Parisen hil zen 1904ean. KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiak marrazkilari bikain honen hainbat lan ditu; izan ere, duela gutxi, marrazkilari gisa zuen dohaina agerian uzten duten Francisco de Quevedoren “Pablo de Ségovie” obraren bi edizio eskuratu baititu. Halaber, beste bi lan garrantzitsu ditugu Liburutegiko katalogoan: Urrabieta Viergek 1879ko Santa Teresako (Murtzia) uholdeetan egindako marrazki bikainak, eta Kixote Mantxakoaren edizio baterako egin zituen ilustrazioak. Egileak ez zuen azken marrazki horiek argitaratuta ikusteko aukerarik izan, bi urte lehenago hil baitzen.
AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Jarduerak

Elkano Untzi Museoan

Doako tailerrak Untzi Museoan: Elkano, bere oroimena berreskuratuz erakusketaren kultura programaren barruan. Jarduera guztiak doakoak dira, baina izen...

Elkano Untzi MuseoanGehiago ikusi

Lehiaketa

Komikilabea, eztabaida eta entretenimendua uztartzen dituen programa zabala

Komikilabearen bigarren edizioa egingo da azaroaren 8tik 13ra, eta prestatu den programaren bitartez, pultsua hartu nahi zaio komikiaren...

Komikilabea, eztabaida eta entretenimendua uztartzen dituen programa zabalaGehiago ikusi
Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.