> Artea eta ikus-entzunezkoa > Argazkilaritza > Argazkiak: dokumentazio hori, arte hori

Gipuzkoa Kultura (Beta)

Argazkiak: dokumentazio hori, arte hori



Argazkiak ateratzen ditugunean dokumentatzen ari gara. Gure oporrak dokumentatzen ditugu, gure txangoak. Familiarteko momentuak edo gure etxeko intimitateak.

Halere, batzuek artea egiten dute. Eta horietako batzuek dokumental bokaziodun artea egiten dute, edo, beharbada, bokazio artistikoa duten dokumentuak.


Horren guztiaren eta argazki-praktika zaharren berpiztearen inguruan hitz egingo dute KOLDO MITXELENA Kulturunean, publikoari, argazkilari dokumentatzaile edo argazkilari artista gisa dugun jakin-minari, irekitako jardunaldietan.


Ordóñez-Falcó Fundazioaren lankidetzarekin eta babesarekin,  Rosa Olivares moderatzaile dugula, dokumentazioa arte, edo artea dokumentazio, bihurtzen duten argazkilari batzuek interesatuei beren esperientzien inguruan hitz egingo diete, dokumentaziora, artera, buruturiko hurbilketa argitsuei buruz.

Cristina García Roderok eta  José Manuel Naviak hitz egingo digute. Baita  Begoña Zuberok eta Anna Foxek ere.

Gainera,  Carles Guerra ere gurekin izango dugu. Horrek ikuspuntu teorikotik mintzagai izan ditugun gaiei buruzko ikuspegia eskainiko digu.

Izan ere, artea eta dokumentazioa bata bestetik pentsa genezakeena baino gertuago daude.

Mintegia: "Arte y documento"
Maiatzak 09, 19:00etan, Carles Guerra
Maiatzak 10, 19:00etan, Cristina García R odero / José Manuel Navia
Maiatzak 11, 19:00etan, Begoña Zubero / Anna Fox
Koldo Mitxelena Kulturunea, Ekitaldi Aretoa


Attachments:
Download this file (ARTEYDOCUMENTO.pdf)ARTEYDOCUMENTO.pdf[ ]64 Kb
AddThis Social Bookmark Button

Iruzkin bat idatzi

Atal hontan "BBcode" delako standarra erabil dezakezu zeure iruzkinak ezartzeko.
Kode hauek, foroetan iruzkinaindartuagoak sartzeko erabili ohi diren standarra dira. Era honetan, erabiltzeak, kode sinple eta azkar batzuen bidez irudiak, negritak, kursibak eta beste hainbat formatu sar ditzake iruzkinean.
Sistema hau sakonago ezagutzeko eta teknikaren adibideak eta kode erabilgarri guztiak ikusteko, ondorengo link-a (wikipedia) jarrai dezakezu.


Seguratsun kodea
Berrita


 
Inprimatu E-posta PDF fitxategia

Musika

Arrasateko akordeoi lehiaketak aurkeztu dira Koldo Mitxelenan

Abenduaren 5tik 7ra 400 soinu jotzailek parte hartuko dute lehiaketa ezberdinetan Hauspoz elkarteak antolaturik, Foru Aldundia eta Arrasateko udalaren...

Arrasateko akordeoi lehiaketak aurkeztu dira Koldo MitxelenanGehiago ikusi

Argitalpenak

Arteuparte 24. zenbakiaren aurkezpena

Arteuparte magazinaren 24. zenbakia aurkeztu berri digute Komikigunean Josu Marotok, Paul Lataburuk eta Ainhoa Gurruchagak. Zenbaki...

Arteuparte 24. zenbakiaren aurkezpenaGehiago ikusi